
Zaletasun ugarik egin dute Jesus Segurola (Zumarraga, 1920) ezagun: txistugintzak, eskulturak, pinturak... eta baita zaletasunetik haratago doan euskararen jatorria ikertzen egindako lan oparoak ere. 1975ean Lar izeneko liburua argitaratu zuen eta 2001ean, jarraipena emanez, Izadi eta gizaki arteako harremanetan lar. Oraingoan, Euskeraren zuztarrak, Izadi eta gizaki arteko harremanetan lar esplikatu nahian dugu kalean, Hauts Urdina etxearen eskutik. Segurolaren lana oinarri duen liburua da, Iñaki Bastarrika urretxuarrak «bere lan zabala modu errazagoan eskaintzeko asmoz» borobildu eta Olatz Goiburu marrazkilari legazpiarrak ilustratu duena. Igandera arte liburua oinarri duen erakusketa dago ikusgai Itarte etxean.
Tailer batean egiten nuen lan. Behin, bertara joan zen batek Los Vascos izeneko liburu bat erakutsi zidan, euskararen jatorria aztertzen zuen liburua. Han euskal hitzek zerbait ziotela irakurri nuen. Zer zioten ikertzen hasi nintzen. Handik gutxira lehen liburua argitaratu nuen, 1975ean.
Hasieratik argi ikusi dut nire teoria: euskarak izadian ditu zuztarrak. Lehen liburuan hori nioen eta oraingoan ere bai. Euskara izadi eta gizaki arteko harremanetik sortu da.
Izadiaren jokaera eta gizakiaren hizketa aztertuz. Ahal badut egunero joaten naiz mendira: Izazpi, Irimo, Beloki, Oleta... Mendian nago ni gustura. Duela gutxi, mendian lagunekin bazkaltzen, esaten nien: zer gutxi behar duen gizonak zoriontsu izateko. Zoriontasunaz gain, izadiari adituz hitzen jatorria aurkitzen dut...
Izotz hitzarekin, 'iz' zuztarra egizkiak (eguzkiak) sortzen duen 'iz' zuztarretik zetorrela banekien, eguzkiari begiratzen sentitzen dugun iz edo izataratik datorrena... Baina otz ez nekien nondik zetorren. Mendian izotza zapalduz sentitu nuen otz soinua, hortik beste zuztarra.
Iritzi desberdinak ikusi nituen, baina positiboa izan da.
Oso. Iñaki Bastarrikak gaztelaniara egindako itzulpenek asko lagunduko diote irakurleari.
Bai, baina liburuan diodan bezala astiz urri nabil.
Jesus Segurolak berak aitortzen du 2001ean kaleratutako liburua jendearentzat «zaila» zela. Hain zuzen, lan zabal hura modu xeheago eta didaktikoago batean azaltzea izan da Iñaki Bastarrikaren helburua: «Segurolak modu autodidakta batean egin zuen aurreko liburua, bere kasara eta bere erara. Hain lan ona ez zen jende askorengana iritsi eta modu errazagoan azaltzea izan da asmoa», dio Bastarrikak.Bastarrika ere «oso gustura» gelditu da emaitzarekin. «Oinarrian Jesusen ikerketa dago, hori ez da aldatu, baina liburua irakurterrazagoa da. Hainbat poetak alde poetikoa ere ikusi diote. Bestalde, Olatz Goiburu marrazkilariak eta inprentako Carlos Rodriguezek egindako lana ere nabarmenduko nuke».
Erakusketa
"Zumarragako txokoak"
ZUMARRAGA, Zelai Arizti erakusketa aretoan - 2009-06-19
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.